Getxoko udala
Bekak
Oinarriak
2022ko oinarriko diru laguntzak
Bulegoa
Administrazio Elektronikoa
Oinarriak
Dirulaguntza ume eta gazteentzat
Oinarriak
Udaleko langileentzat eta zinegotzientzat
HABEren dirulaguntzak
Informazioa
Euskaltegi publiko eta pribatu homologatuetako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleei dirulaguntzak emateko baldintzak arautu eta aitortzeko prozedura onartzea, helduentzako euskararen irakaskuntza burutzen duten euskaltegien eta beste zentro homologatuen jarduera eta horien finantzazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aldetik arautzen duen uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuaren 17. artikuluak ezarritakoa garatuz.
Nork eskura ditzake HABEren dirulaguntzak?
2020-2021 ikasturtean HABEren komunikagaitasun-mailak euskaltegiko edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ebaluazioan mailaren atalasea gaindituz, edota HABEren egiaztatze-deialdietan zein 297/2010 Dekretuan aurreikusitako Erakunderen batean maila baliokideak egiaztatu dituzten ikasleei dirulaguntzak emateko deialdia, ebazpen honen eranskinetan ezarritakoaren arabera.
- Euskal Autonomia Erkidegoan edo Trebiñu Konderrian erroldatuta egotea, deialdi hau argitaratzen den egunean.
- HABEren erregistroan inskribatutako euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu bezala sailkatutako batean matrikulatua egotea 2020ko ekainaren 1etik 2021eko abuztuaren 31ra bitarteko epealdian eta dagozkion matrikula-prezioak euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologatuei ikasleak norberak ordainduak izatea.
- 2020-2021 ikasturtean jarraian zehazten diren HABEren komunikagaitasun-mailetariko bat euskaltegiko edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ebaluazioan gainditu edo HABEren egiaztatze-deialdietan agiria eskuratu edo maila horren baliokidea lortu izana
Noiz egin behar da eskaera?
Dirulaguntzetarako eskaria burutzeko epea 2021ko irailaren 1etik irailaren 30ra bitartekoa izango da, biak barne.
Prestazio ekonomikoa
Era honetan banatuko da kopuru hori:
a) 3.000.000 euro, deialdi honen epealdiaren barnean HABEren A1, A2, B1 eta B2 mailak Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduan zehaztutako jarraibideen baitan euskaltegian gainditu edo HABEren egiaztatze-deialdietan egiaztatu edo agiri baliokideak lortu dituztenentzat.
b) 133.500 euro, HABEren C1 eta C2 mailak edo baliokideak egiaztatu dituztenentzat.
Azpi-atal batetik bestera dirua pasatu ahal izango da, batean soberakinik egonda, bestean eginiko eskariei erantzuteko behar adina diru ez balego. Hala ere, diru-kopuru hori eskari guztien beharrei Ebazpen honen 6. oinarrian ezarritako irizpideen arabera erantzuteko behar bestekoa ez balitz, hainbanatu egingo da zuzkidura ekonomikoa onuradunen artean, azpi-atal bakoitzeko emaitzak errespetatuz.
Eskatutako dirulaguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, oinarri honen 2. atalean ezarritako zenbateko osoa handitu ahal izango da a) azpi-atalari lehentasuna emanez, baldin eta HABEren aurrekontuetan beste dirulaguntzetarako aurrekontu-sailen izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskarien gaineko ebazpena eman aurretik egin beharko da.
Gainditu edo egiaztatu den maila bakoitzeko, ikasleak 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetan matrikuletan ordaindutako kopurua eskura dezake, gehieneko muga hauekin:
a) HABEren A1 maila: 600 euro
b) HABEren A2 maila: 800 euro
c) HABEren B1 maila edo baliokidea: 900 euro
d) HABEren B2. maila edo baliokidea: 1.000 euro
e) HABEren C1 maila edo baliokidea: 150 euro
f) HABEren C2 maila edo baliokidea: 100 euro
Maila bakoitzerako ikasketak behin bakarrik lagunduko zaizkio diruz ikasleari bere ibilbide osoan zehar. Era berean, maila bat gainditu edo egiaztatu ondorengo dirulaguntza zuritzeko beharrezkoa izan den matrikularen zenbatekoa ez da konputatuko beste maila bat egiaztatu izanagatiko laguntza zuritzeko.
Ordainketa-modua
Dirulaguntzen Ebazpena emanda, dirulaguntza ordainketa bakarrean kitatuko da banku-transferentzia bidez. Nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko dirulaguntza batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei dirulaguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.
Esaera zaharrak
Bernart Etxeparek argitaratu zuen lehenengo liburura 1545ean, Burdeosen. Hainbat gai tratatzen dira bere orrialdeetan.
Garaziko herria, benedika dadila, Euskarari eman dio, behar duen tornua, Euskara jalgi hadi plazara!