Inguma umeen euskaltegian 6 urtetik 16 urtera bitarteko umeei zuzendutako klaseak eskaintzen ditugu.

Euskararen erabilera naturala nahiz komunikazioa bultzatzea eta areagotzea da gure helburua, jarduera jostagarri eta sortzaileen bitartez (jolasak, antzerkiak, kantak, ipuinak…); era berean, ikastetxean euskaraz dituzten ikasgaietan laguntza eskaintzen diegu eta ikasitakoa sendotzen ere laguntzen diegu ikasleei.

Adina eta mailaren araberako taldeak sortzen ditugu; hau da, A, B, D eta eredu eleanitzetan diharduten ikasleei zuzendutako taldeak. Gainera, inoiz euskara ikasi ez duten ume eta gazteentzat ere taldeak antolatzen ditugu.

 

Astean 3 ordu:

  • Astelehen eta asteazkenak
  • Astearte eta ostegunak
 
 
Prezioa:   280€

Logo Inguma - Umeen euskaltegia - Jose Antonio Agirre Euskaltegia