J. A. Agirre

Euskaltegia

Laguntzak

Udaleko dirulaguntzak

Bekak

Oinarriak

2019ko oinarriko diru laguntzak

Fitxategia

Euskara ikasteko diru-laguntzak baliabide ekonomiko nahikorik ez daukatela frogatzen duten getxotarrentzat

Jaitsi

Eskaera

Deklaratzailearen datuak

Fitxategia

Eskatzailearen datuak eskatzea

Jaitsi

Diru-laguntza

2019ko euskararen jakite maila areagotzea sustatzea helburu duten diru laguntzak

Fitxategia

Agiri osoa

Jaitsi

Aitorpena

Erantzukizunaren aitorpena

Fitxategia

Aitortzailearen erantzukizunaren aitorpena

Jaitsi

Bizkaiko Foru Aldundiko laguntzak

Euskara eskura Txartela

Euskara Eskura Txartela Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako Foru Sailaren ekinbide bat da, bizkaitarren euskalduntzea sustatu eta doakotasuneranzko urratsak eman nahi dituena.

Euskara Eskura Txartela pertsonala da eta onuradunak berak bakarrik erabil dezake. Euskara ikasten duten bizkaitarrak izan daitezke onuradun, baldin eta HABEko zuzendariaren ebazpenez deitutako 2018ko laugarren ebaluazio-garaian edo bigarren azterketa-deialdian edo deialdi irekian, edo 2019ko ekainaren arteko ebaluazio-aldietan edo lehen azterketa-deialdian parte hartu eta A1, A2, B1 edo B2 mailak gainditu eta egiaztatu badute euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean; hala, deskontu-bonua izango dute hurrengo ikasturterako. Lau Euskara Eskura Txartel mota daude:

  • A1 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditu eta egiaztatzen dutenei: gehienez 150 eurokoa izango da bonua.
  • A2 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditu eta egiaztatzen dutenei: gehienez 200 eurokoa izango da bonua.
  • B1 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditu eta egiaztatzen dutenei: gehienez 300 eurokoa izango da bonua.
  • B2 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditu eta egiaztatzen dutenei: gehienez 400 eurokoa izango da bonua.


Euskara-mailak HABEk egiaztatuko ditu, HABEren Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean ezarritako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskuratzeko prozedurak ezartzen dituen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko azaroaren 23ko Aginduan ezarritakoaren arabera, eta ekimenaren oinarriekin bat; oinarriok berariaz onartu behar dira parte hartzeko eskabidea egiten denean

Eskaera

Noiz eta non eskatu?

2019ko uztailaren 1etik 19ra bitartean,  www.bizkaia.eus/euskaratxartela webean.

Fitxategia

Agiri osoa

Jaitsi

Informazioa

euskaratxartela@bizkaia.eus

Alameda de Rekalde 30, 5º
48009 Bilbao (Bizkaia)

Laguntza telefonoa

Astelehenetik ostiralera 7:30 a 14:30
901 100 666
programak@bizkaia.eus

HABEren Euskara-ikasleentzako dirulaguntzak (2019)

Laguntzak

2019ko irailaren 9ko EHAAn argitaratu da 2018/2019 ikasturtean HABEren euskara-mailak edo horien baliokideak gainditu dituzten ikasleei dirulaguntzak emateko prozedura eta baldintzak arautu eta dagokion deialdia egiten duen HABEren zuzendari nagusiaren EBAZPENA.

Nork eskura ditzake HABEren dirulaguntzak?

Dirulaguntza hauek eskuratu ahal izateko baldintza hauek bete behar dira:

  • Euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu batean matrikulatua egon izana 2018ko martxoaren 23tik 2019ko abuztuaren 31ra bitarteko epealdian eta dagozkion matrikula-prezioak euskaltegi do autoikaskuntzarako zentro homologatuei norberak ordaindu izana.
  • 2018/2019 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatu izana:
    • HABEren mailei dagokienez, 2018ko laugarren ebaluazio-garaian edo bigarren azterketa-deialdian edo deialdi irekian, edo 2019. urteko ekainaren arteko ebaluazio-garaietan edo lehen azterketa-deialdian egiaztatuak.
    • 297/2010 Baliokidetza-Dekretuaren bitartez (uztailaren 4ko 187/2017 Dekretuan bidez aldatua) HABEren mailen baliokide diren euskara-mailak egiaztatuakoen kasuan (IVAP, Ertzaintza eta Osakidetzako hizkuntza-eskakizunak, EGA, Hizkuntza Eskola Ofizialak…), 2018ko irailaren 1etik 2019ko abuztuaren 31ra bitartean egiaztatuak.

Noiz egin behar da eskaera?

Dirulaguntzetarako eskaria burutzeko epea 2019ko irailaren 10etik urriaren 9ra bitartekoa izango da, biak barne.

Zenbat diru eskura dezake ikasleak?

  1. Egiaztatu den maila bakoitzeko jarraian zehazten den kopurua eskura dezake gehienez ikasleak:
    • HABEren A1 maila: 600 euro
    • HABEren A2 maila: 800 euro
    • HABEren B1 maila edo baliokidea:  900 euro
    • HABEren B2 maila edo baliokidea:  1.000 euro
    • HABEren C1 maila edo baliokidea:  150 euro
    • HABEren C2 maila edo baliokidea:  100 euro
  2. Irizpide nagusi bezala, ikasleak ezin dezake eskuratu berari euskaltegian/zentroan 2017/18 eta 2018/19 ikasturteetan ikastea kostatu zaiona baino gehiago. Horretarako, norberak ordaindutakoa eta jasotako beste dirulaguntza publikoak izango dira kontuan.
  3. Guztira 2.475.000 euro aurreikusi dira dirulaguntza hauetarako. Kopuru hau onartutako eskari guztiei erantzutera helduko ez balitz, hainbanaketa egin beharko litzateke.

Noiz erabaki eta eskuratuko dira dirulaguntzak?

Deialdi honetan zehaztutako irizpideak aplikatu ondoren, HABEren zuzendari nagusiak eskabideen gaineko ebazpenak emango ditu, eta interesdunei jakinaraziko Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren postontzi nagusian argitara emanez. Aldi berean, emandako dirulaguntzen publizitateari dagokionez, aipatu ebazpenak HABEren egoitzetako iragarki-tauletan erantsi eta HABEren web orrialdean argitaratuko dira. Hau guztia, 2019ko abenduaren 20a baino lehen.

Ikasle bakoitzari dagokion dirulaguntza, ahal dela behintzat, 2019 urtea amaitu aurretik ordainduko zaio eskaera-orrian adierazitako kontu korrontean.

Jarraibideak

Eskaera egiteko

Fitxategia

Euskara-ikasleentzako dirulaguntzak. 2019ko deialdia

Jaitsi

Esaera zaharrak

Bernart Etxeparek argitaratu zuen lehenengo liburura 1545 ean, Budeosen. Ainbat temak tratatzen dira bere orrialdetan.

img

Garaziko herria, benedika dadila, Euskarari eman dio, behar duen tornua, Euskara jalgi hadi plazara!

Linguae vasconum primitiae - Bernart Etxepare