J. A. Agirre

Euskaltegia

Euskaltegietako ikasleentzako dirulaguntzak 2019

Euskaltegietako ikasleentzako dirulaguntzak 2019

Euskara-ikasleentzako dirulaguntzetarako deialdia egingo du HABEk 2019 urtean.

Aurrerago argitara emango den Ebazpenak finkatuko ditu dirulaguntza hauek eskuratu ahal izateko baldintzak, epeak eta jarraibideak.

Halere, aurreratu daiteke deialdi honek arautuko dituen laguntzen onuradun izateko, ondorengo bi baldintza hauek bete beharko direla:

  • HABEren Erregistroan euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu bezala sailkatutako batean matrikulatuta egotea 2018ko martxoaren 23tik 2019ko abuztuaren 31ra bitarteko epealdian.
  • 2018/2019 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatu izana. HABEren mailak egiaztatzeari dagokienez, 2018ko laugarren ebaluazio-garaian edo bigarren azterketa-deialdian edo deialdi irekian; edo, 2018ko azaroaren 12ko Ebazpenaren arabera, 2019ko ekaina bitarteko ebaluazio-aldietan edo lehen azterketa-deialdian mailaren bat egiaztatu izana.

Bestalde, dirulaguntza hauetarako eskabideak egiteko epea 2019ko irail-urri bitartean izango dela aurreikusten da.

sarintel